Copy

CULTUpna

Ver en tu navegador

EXPOSICION/ERAKUSKETA

Exposición • Erakusketa

Construyendo ciencia y salud / Zientzia eta osasuna eraikitzen


CONCURSO DE PROYECTOS  DE CONSTRUCCIÓN DE UN EDIFICIO PARA LA FACULTAD DE CIENCIAS DE LA SALUD DE LA UNIVERSIDAD PÚBLICA DE NAVARRA

De los sanatorios del siglo XIX a una salud del siglo XXI... ¿Sin hospitales?


El Complejo Hospitalario de Navarra es un espacio arquitectónicamente emblemático, diseñado en su origen por el arquitecto Víctor Eusa a principios del siglo XX con la premisa dominante en el siglo XIX: que los "sanatorios" estuviesen bien alejados de la población. El rápido crecimiento de Pamplona en la segunda mitad del siglo XX conectó con la ciudad a aquel "Hospital de Navarra" –fundado gracias a la donación de Concepción Benítez-, y junto a él se construyó el "Hospital Virgen del Camino", ya con una visión más moderna de la medicina, y la suma de ambos dio gran nombre a la sanidad pública de Navarra.

La medicina ha seguido evolucionando, paralelamente con la sociedad, y nos encontramos en un momento en el que se plantea un futuro disruptivo: donde la inteligencia artificial, la genómica, la nanotecnología y el protagonismo actual de la salud pública están jugando un papel cada vez más central, que nos llevará a una medicina, por un lado, "personalizada" y, por otro, a una salud comunitaria donde la enfermedad y la prevención estarán más diluidas e "integradas" en nuestra vida cotidiana. ¿Significará esto el fin de los hospitales, tal como los hemos conocido?

La UPNA y el Gobierno de Navarra proyectan una nueva Facultad de Ciencias de la Salud que alojará los actuales grados de Medicina, Enfermería y Psicología, pero que también deberá estar preparada para futuros grados y metodologías en constante actualización. Se proyecta un edificio plenamente integrado con su entorno y a la vez integrado con esa idea de salud del siglo XXI y con las necesidades de hoy: un edificio funcional pero también "natural", 100% sostenible. El Departamento de Universidad, Innovación y Transformación Digital del Gobierno de Navarra convocó en junio de 2020 el concurso de proyectos para la construcción de un edificio en el Complejo Hospitalario de Navarra. El jurado buscaba la propuesta arquitectónica que ofreciera la mejor solución funcional, técnica y estética, teniendo en cuenta al mismo tiempo la eficiencia y el equilibrio en los costes de ejecución material de las obras que garantizasen la viabilidad del proyecto.

Esta muestra presenta una selección de los diez mejores proyectos presentados en el concurso.
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO OSASUN ZIENTZIEN FAKULTATERAKO ERAIKIN BAT ERAIKITZEKO PROIEKTUEN LEHIAKETA

XIX. mendeko sendategietatik XXI. mendeko osasun sistemara... Ospitalerik gabe?

Nafarroako Ospitalegunea enblematikoa da arkitektura aldetik, Víctor Eusa arkitektoak XX. mendearen hasieran diseinatua, XIX. mendean nagusi zen premisarekin: "sendategiek" populaziotik aski urrun egon behar zuten. XX. mendearen bigarren erdian Iruñeak izan zuen hazkunde azkarrak hiriarekin lotu zuen "Nafarroako ospitale" hura –Concepción Benítezen donazioari esker sortua–, eta haren ondoan "Bideko Ama Birjina Ospitalea" eraiki zen, medikuntzaren ikuspegi modernoagoarekin, eta bien baturak ospe ona ekarri zion Nafarroako osasun publikoari.

Medikuntzak eboluzionatzen jarraitu du, gizartearekin batera, eta etorkizun disruptiboa planteatzen den unean gaude: adimen artifizialak, genomikak, nanoteknologiak eta osasun publikoaren egungo protagonismoak gero eta garrantzi handiagoa dute. Horrek, alde batetik, medikuntza "pertsonalizatura" eramanen gaitu, eta, bestetik, gure eguneroko bizitzan gaixotasuna eta prebentzioa sakonago egonen dira bat eginik eta integraturik osasun komunitarioan. Ekarriko ote du horrek ospitaleen amaiera, haiek ezagutu ditugun bezala bederen?

NUPek eta Nafarroako Gobernuak Osasun Zientzien Fakultate berri bat proiektatu dute, gaur egungo Medikuntzako, Erizaintzako eta Psikologiako graduak hartuko dituena, baina, era berean, prest egon beharko du etorkizuneko gradu eta metodologietarako, etengabe eguneratzen ari baitira. Eraikin bat proiektatu da, ingurunearekin erabat integratua eta, aldi berean, XXI. mendeko osasunaren ideia horrekin eta gaurko beharrekin integratua: eraikin funtzional baina "naturala", % 100 jasangarria. Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Nafarroako Ospitalegunean eraikin bat egiteko proiektuen lehiaketarako deialdia egin zuen 2020ko ekainean. Epaimahaia soluzio funtzional, tekniko eta estetiko hoberena eskainiko zuen proposamen arkitektonikoaren bila zebilen, aldi berean kontuan hartuta obren exekuzio materialaren kostuen eraginkortasuna eta oreka, proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko.

Erakusketa honetan lehiaketan aurkeztutako hamar proiektu hoberenak daude ikusgai.
 

EDIFICIO EL SARIO• SARIO ERAIKINA

Del 11 de noviembre
al 18 de diciembre de 2020

2020ko azaroaren 11etik
abenduaren 6ra

De lunes a viernes,
de 9:00 a 21:00 horas

Astelehenetik ostiralera,
9:00etatik 21:00etara

Colaboran / Laguntzaileak: